XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Astronautika.

Ostondoko estazio espazialak.

Zientzia ikerketarako laborategi bat eta konfort denetarikoz hornitutako atsedenleku bat izaten dituzte.

Rusoek lehenik eta estatubatuarrek ondoren, Salyut eta Skylab ezarri zituzten Lurraren baranoan biraka; azken hontan, 84 egunez iraun zuten lurretik 435 kilometrora astronauta talde batek orbitan.

Astronauten bizimodua espazioan bidaia denboran.

Espazioko bidaia batek zailtasun anitz izaten ditu.

Astronautak gutxienez ere bi oztopo oso berezi gainditu behar ditu.

Abia gunean hasierako abiadura itzela jasan beharrean gertatzen da, gogor zapaltzen bait du.

Gero ostondoan berriz, batere pisurik gabe aurkitzen da: izan ere, Lurretik aldentzen dihoan eran grabitate indarra gutxiagotu egiten bait da.

Egoera hontan ez dago goialderik eta behealderik, eta astronauta eta finkaturik ez dauden gauza guztiak aidean ibiltzen dira beren gisara.

Horregatik daiteke astronauta espazial untzitik irten eta hutsartean zintzilik geldi inora amildu gabe. (ikus alboko horrialdeko fotoa).

Bultzadarik txikienak ere oso arin tokiz alda arazten ditu eta, hori dela eta egoera hau gainditzearren trebaketa saio handiak egiten dituzte bidaia baino lehen, benetako bidaian aurkituko duten egoera hori sorrazten duten tramankulu aproposen barruan.

Beste planeta batzuren miaketa.

Gizonari Hilargira heltzea batez beste nahiko errez gertatu baldin bazitzaion ere, beste planetetara iristeko oztopo handiak topatzen ditu.

Horregatik tripulaziorik gabeko sonda automatikoak erabili ohi izan dira.

Horrela, Venus, Marte, Merkurio, Jupiter eta beste zenbaitez informazio zehatz pratiko lortu ahal izan da.